Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ENPANADA – Okela eta…

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Enpanada basea, ahal bada karratua (La Cocinera).
    • Okela xehea 300 g.
    • Kipula handi bat.
    • Porru ertain bat.
    • Piper berde handi bat.
    • Piper gorri lata txiki bi.
    • Hirugihar zatitxoak (bakon) ketua 100 g.
    • Tomate Orlando 3 koilarakada
    • Arrautza bat.
    • Gatza.
    • Olio pixka bat.
    Directions
    • Prestakuntza

      Labea: Goikoa-behekoa eta haize beroaz 220º-25´
      - Orea prestatu: zartaginean kipula, porrua eta piper berdea zatituta olioaz sutan jarri eta sueztitu. Gero, piper gorriak zatituta, okela, hirugihar eta gatza gehitu, eta bi minututan eragiten izan ostean orea badago.
      - Enpanada prestatu: Bandeja olio pixka bateaz igurtzi, edota enpanada berak dakarren paper berezian, bertan enpanada zabaldu, tomateaz ondo igurtzi eta gero, enpanadaren erdi aldean orea zabaldu eta beste erdi aldeaz, dena estali eta ertzak ondo zigilatu (ertzetan masari bueltatxoa emanez eta zapaltzen), erdian zulo bat egin eta arrautza irabiatuaz dena txispoi bateaz igurtzi ostean, labean sartu eta 25´ 220ºtan denbora igarota prest izango dugu.