Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ARROZA – RISOTTOA “PERRETXIKOEN RISOTTOA”

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 400 gr arroza Arborio – La Cigala.
    • 300 gr perretxiko (shiitakeak eta txanpiñoiak),
    • Baso bete ardo zuri lehor,
    • 1 Tipula gorria.
    • 4 baratxuri ale.
    • Litro bat salda (hegaztia, barazkiak edo urdaiazpikoa izan daiteke, oso gozoa da),
    • 1 koilarakada Ezkai,
    • 2 koilarakada perrexil,
    • 100 gramo parmesano gazta,
    • Piperbeltz beltza,
    • Oliba-olioa
    • Gurina eta gatza.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Arroza garbitu eta gorde. Tipula eta baratxuri aleak zuritu eta txikitu, perretxikoak garbitu eta zatitu eta salda berotzen jarri.
      - Kazola bat gurinezko koilarakada batekin eta oliba-olio zorrotada batekin sutan jarri. Bero dagoenean, tipula eta baratxuriak bota eta minutu batez su ertain-altuan sueztitu ondoren, perretxikoak gehitu, gatzpipertu eta jarraitu minutu batzuetan ondo eragiten izan.
      - Orain, arroza gehitu eta dena ondo nahastu eta gero, ardoa bota eta alkohola lurrundu arte eragiten jarraitu, ezkaia hautseztatu eta sua jaitsi. Horren ostean, salda beroa botatzen hasiko gara, pixkaka- pixkaka, beti mugitzen eta zain arrozak xurgatu hala salda gehitzen eta aldi berean eragiten 20 bat minutuz.
      - Bukatzeko, norberaren gustura gazta parmesano birrindua eta perrexila oso ondo txikituta gehitu eta ondo nahastu eta gero, prest izango dugu
      - Zerbitzatu baino lehenago, sukaldeko oihal batekin estaliko dugu eta minutu pare batez atseden hartzen utziko dugu.