- Garbiketa
- Antxoak garbitu ostean, hezurra kendu barik, ur hotza gatzaz ontzi batean 20 min. izan eta berriro hortik atera eta ur hotzaz pasa.
- Prestakuntza
- Antxoak erditik zabalduko ditugu hezurra kentzen. Egindako fileteak ontzi batean geruzaka jarri era aldatuz joango gara jartzen.
- Behin denak ipinita ozpinaz estali eta hozkailuan 4 ordu izan. (Ozpina ardo zuriarena izan beharko da).
- Lau ordu pasa ostean, ozpina kenduko zaie eta plater zabal batean jarriko ditugu.
- Amaitzeko, aurretik prestatu dugun edabea (olioa berakatza eta perrexila txikituta) gainetik bota eta prest izango dugu.
Edabea: 3 edo 4 berakatz ale eta perrexila txortentxo bat ondo txikitu eta gero, edalontzi batera bota, gainetik olio nahikotxo eta dena nahastu.
Directions





