- Prestakuntza
- Jada sukaldean, zainzuriaren behealdean (zuztarra aldean) bost bat zentimetroko pusketa bat moztuko dugu. Ondoren, patatak zuritzeko tresnarekin zainzuria erditik behera ongi zurituko dugu. Lan hori ondo egitea komeni da, bestela jateko orduan haritxoak nabarituko baititugu.
- Ondo garbitu. Urez beteriko lapiko handi bat sutan berotzen jarri, gatz eta azukre pixka batekin. Irakiten haste denean, zainzuriak bota bertara, eta 25 bat minutuz irakiten eduki. - Maria bainutan pasa:
- Zainzuriak hozten direnean, poteetan sartu egositako uraz betetzen eta betetako poteak ondo itxi eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita, poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45´minutu-ordu bete izan eta badago.
Directions





