Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

TOMATEA: Trituratua eta Frijitua

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Tomate egiteko 4 kg.
    • Kipula gorri handi bat eta erdi.
    • Piper berde 6
    • Olioa 1º
    • Gatza
    • Azukrea
    Directions
    • Prestakuntza

      - Tomateak galdarraztatu: Tomatearen azala kentzeko: lapiko bat uraz sutan jarri eta irakiten hasten denean tomateak bota eta 1´minutu izanda atera, ur hotzetik pasatu eta azala kendu.
      - Gainontzeko ura kendu: Gero, tomate 4 kilo galdarraztatuta eta zatituta lapikoan sutan jarri eta 25´ minutu izanez gero, hozten denean, goitik gelditzen den gainontzeko ura kendu. “TRITURATUA”
      - Tomate frijitua prestatu: Lapiko batean olioa eta kipula gorria txikituta sutan ipini. Kipula gorritzen hasi baino lehenago, piper berdeak pipitak kenduta eta txikituta gehitu eta eragin pixka bat gorritu arte. Gero tomatea gainontzeko ura kenduta bota eta eragin, hogei bat minutu su apal-apalean irekitzen noizbehinka eragiten izango dugu. Amaieran gatza eta azukre pixka bat bota eta puregailuaz pasatu eta gero prest izango dugu.
      - Oharra: 4 kg. Tomate naturala izan beharrean, tomate birrinduta 500 gramoko 4 lata izan daitezke.

    • Kontserbatzeko “Bainu Marian”

      - Egin berria den tomatea potetan sartu, itxi, potea buelta eman eta hurrengo eguna arte bertan utzi.
      - Egindako tomatea potetan sartu, itxi eta lapiko batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45´minutu izan eta badago.