- Prestakuntza (Zartainkada eder bat)
- Zartaginean olio nahikoaz sutan ipini eta berakatza txiki-txiki eginda bota, pirpartaraka hasten denean segidan kipula txikituta bota eta eragiten ibili. Kolorea hartzera doanean, su-indarra “9”an, perretxikoak bota eta ondo nahastuz joan eta eragin, gutxitzen doazen heinean bota perretxiko gehiago eta berriro nahastu eta eragin jarraitu (guztira 3 bider). Zartagina perretxiko guztiekin bete eta prest dugunean, su-indarra pixka bat jaitsi “7”ra eta ordutik denbora hasiko gara kontatzen (25´minutu). Behin 10´minutu pasa ostean, su-indarra jaitsi “5”era, gatza bota eta amaitu arte eragiten ibili, erre ez dadin.
- Kontserbatzeko “Bainu Marian”
- Egindako perretxikoak potetan sartu, itxi eta lapiko baten hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45´minutu izan eta badago.
Directions





