Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

HEGALUZE OLIOTAN – ONDARRUTAR ERAN –

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Hegaluze
    • Gatza
    • Patata edo arrautza
    • Ura
    • Olioa Ybarra 0,4º
    Directions
    • Prestakuntza:

      - Hegaluze xerrak egin: hegaluze xerrak 3-4 cm.takoak egin eta kaskoti eta buztana baita ere moztu.
      - Salmuera prestatu: ur hotzetan patata edota arrautza bat sartu eta gatza botatzen eta eragiten joan, hondotik askatzen denean edo flotatzen hasten denean, ur geza kantitate berdina gehitu eta badago.
      - Egosi: Hegaluze xerrak prestatutako salmuera hotzetan sartu eta sutan ipini, behin irakiten hasten denetik, ordu bete izan eta gero plateretara atera, xerrak elkarren gainean jarri gabe lehortzeko asmoz. Hamar (10) bat ordu hozten izango dugu.
      - Garbiketa lana: Behin hoztu eta gero, hegaluze xerrgallak goitik, zein behetik aparra zein ezkatak ondo garbitu eta azala, hezurrak eta alde ilunak kendu.
      - Poteetan sartu eta olioaz bete: Garbitutako atuna dadoetan zatitu eta poteetan sartuz gero, atuna olioaz estali eta 8 ordu izan. Denbora pasa eta gero, poteak berrikusi olioz nola dauden, atuna olio gainez estalita gelditu behar baitira.
      - Poteak itxi eta maria bainutan izan.

    • Bainu Marian izan:

      - Egindako poteak ondo itxi (pote frantsesak badira estalkia jarri eta gero tapa ipini eta uretan sartzerakoan zertxobait biratu irekitze aldera), eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45´minutu-ordu bete izan eta badago.