Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

HEGALUZE ESKABETXEN – EZ FRIJITUA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 1 berakatza
    • 25 gr. Olio oliba
    • 1 kipula
    • 100 gr. Ardo zuria
    • 150 gr. Ozpina (Ardo zuriarena)
    • 100 gr. Ura
    • piperhauts-beltza
    • ereinotza ostoak
    • 1 koilaradatxo gatza.
    • 1 kg. Hegaluze garbituta eta zati handitan tatotuta.
    Directions
    • Prestakuntza:

      - Kipula eta berakatza juliana eran prestatu eta olioaz batera mikrouhinean sartzeko bol batean sartu eta 6´minutu bertan izan.
      - Kazola batean hegaluzea olio pixkat bategaz markatu ostean, barazkiak eta espezieak gehitu eta baita ere ardoa, ozpina eta ura bota eta gero, sutan, 7´-10´minutu egin arte edukiko dugu
      - Behin egina izan eta gero, kazola berean egun bat atsedena eman zapore gehiago hartzeko. Gero prest izango genuke kontserba bezala prestatzeko.

    • Prestakuntza

      Garbiketa lana: Hegaluze xerrak garbitu eta tatotu (berezko zatiak), horretarako, azala, hezurrak eta alde ilunak kendu..
      Poteetan sartu: Gero, ontzi batean edo potetan sartu eta hegaluzea egitean sortutako xukua (2/3) ozpinaz (1/3) nahastuta, ontzia zein poteak estali arte bete.
      Bainu Marian : Egindako poteak ondo itxi (pote frantsesak badira estalkia jarri eta gero tapa ipini eta uretan sartzerakoan zertxobait biratu irekitze aldera), eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45 min. izango dugu, gero bertako uretan hozten utziz. Era honetan, atuna egin eta kontserbatzeko izango dugu.