- Prestakuntza:
- Hegaluze xerrak egin: hegaluze xerrak 8-10 cm.takoak egin eta kaskoti eta buztana baita ere moztu.
- Garbiketa lana: Hegaluze xerrak garbitu eta tatotu (berezko zatiak), horretarako, azala, hezurrak eta alde ilunak kendu. Gero, balda batean ur hotza gatz larri nahikoaz ondo nahastu eta bertara hegaluze zatiak bota, eragin pixka bat eta ordu bete bertan utzi.
- Poteetan sartu: Behin ordu bete pasa eta gero, uretatik atera, lehortu eta kozinatzeko balitz bezala gazitu, poteetan sartu eta itxi.
- Bainu Marian 3 ordutan izan: Egindako poteak ondo itxi (pote frantsesak badira estalkia jarri eta gero tapa ipini eta uretan sartzerakoan zertxobait biratu irekitze aldera), eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 3 ordu bete izan eta badago. Era honetan, atuna egin eta kontserbatzeko izango dugu.
Directions





