Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ALKATXOFAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 10 /12 Alkatxofa.
    • Perrexila txortentxo bat
    • Gatza
    • Olioa 1º
    Directions
    • Egosketa

      - Alkatxofak egosteko prestatu: kanpoko orriak kendu, zuztarra eta alkatxofaren goi aldea zertxobait moztu eta prest dugun alkatxofa. Zuztarrak ondo haritsu eta bi aldetako puntak moztu ere bai.
      - Presiozko lapikoa uraz eta perrexila txortentxo bateaz ondoan izango dugu.
      - Alkatxofak prestatu ahala lapikora botatzen joango gara eta era honetan ez dira belztuko.
      - Presiozko lapikoan ditugun alkatxofak eta zuztarrak, gatza pixka bat bota eta olio zorrotada bat ere bai. Lapikoa itxi eta presioa hartzen duenetik (1), 7´-8´minutu izango ditugu. Egosita ditugu jada,

    • Maria bainutan pasa:

      - Alkatxofak hozten direnean, poteetan sartu egositako uraz betetzen eta egindako poteak ondo itxi eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45´minutu-ordu bete izan eta badago.