- Prestakuntza
– Ontzi batean esnea, kanela-txotxa, limoi azala eta 100 gr. azukrea irakiten ipini.
–Bol batean, beste 100 gr azukrea, 50 gr irina, 50 gr. arto-irina (maizena) eta 4 arrautza ondo nahastu.
–Irakitako esne ¼ , bolean egindako nahasketari gehitu eta ondo eragin ore homogeneoa lortu arte.
–Gero, nahasketa berri horri, irakin izan dugun ¾ esnea gehitu eta sutan jarriko dugu etengabe eragiten irakiten izan arte.
–Lortutako orea plastiko filmaz forratutako ontzi batera bota eta hozten utziko dugu.
–Orea, trinkotuta eta hotza dagoenean zatitu eta Irinetik eta arrautzatik pasa eta gero zartaginean frijituko dugu.
Frijituta daudenean, torrada bakoitzaren gainetik kanela-hautsa azukreaz nahastuta hautseztatuko dugu eta jateko prest izango dugu. - Amaiera
- Amaitzeko eta azken ukitua emateko, nahi ahala flanbeatuko ditugu, ron kopatxo bat berotu, gainetik bota eta sua eman alkohola lurruntzeko.
Directions





