Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

SOUFLE

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 6 arrautza. Arrautza
    • 6 koilarakada normala Azukrea, edota koko azukrea
    • 15 gaileta Gailetak (Maria)
    Directions
    • Prestakuntza

      - Arrautzen zuringoa eta gorringoa banatu. Zuringo guztiak behar izango ditugu eta gorringoetatik bakarrik hiru.
      - Arrautzen zuringoak irabiagailuaz ondo harrotzen dugun bitartean azukrea bota eta amaieran 3 gorringo gehitu eta merenge antzeko zerbait lortzen dugunean badago.
      - Ontzi batean gailetak eskuaz ondo txikituta oinarri gisa ondo zabalduta bertan jarri. Gainean, egindako merenge antzekoa zabal-zabal jarri eta aurretik berotutako labean (15’min. 220ºtan) sartu eta 5’minutu edukiz gero prest izango dugu.

    • Amaiera

      - Zerbitzatzen dugunean nahi izanez gero flanbeatuko dugu, hau da, ontzi txiki batean, burruntzali bat alegia, patxarra edo... pixka bat bota eta sutan berotzen jarri, berotzen hasten denean hortik ateratzen den lurrunari sua eman eta sutan dagoen patxarra edo ... soufle gainean bota. Sua amatatzen denean jateko prest dago.