Directions
- Prestakuntza
- Ogi xerra dezente egin.
- Aldi berean, zartagin handi batean kapoiaren gantza berotzen eta irakiten jarriko dugu. Irakiten hasten denean apurka-apurka ogi xerrak urreztatuko ditugu.
- Kazola batean, esnea azukrearekin eta kanelarekin sutan jarri eta irakiten hasten denean, sua apalagoa jarri eta astiro-astiro irakiten 10´min mantenduko dugu
- Irakiten dagoen bitartean, xerrak botatzen joango gara, guztiak bota arte, eta amaitzeko, nahasketa hori pixka bat gehiago irakiten utziko dugu, 3-4¨min, ogia erabat bustita goxo-goxo eta erraz irensteko izan arte.





