- Prestakuntza
- Sagarrei Kendu sagar-mutxikinak, zuritu eta xerra finetan moztu.
- Hostorea labe-paper zati baten gainean atera, hautseztatu irin pixka batekin eta luzatu pixka bat arrabol batekin eta sardexka batekin ertzak ezik dena ziztatu (hostorea igo ez dadin).
- Jarri labeko erretiluan, labe-paperaren gainean, sagar-xaflekin estali, ertzak libre utzita.
- Gurina moztu eta zati txikietan sagarren gainean bota ondoren, azukrearekin sagarrak hautseztatu.
- Labea aurreberotua 180-190ºC-tan, tarta sartu eta 30 minutuz egina izango dugu.
- Labetik tarta atera eta gainazala albarikoke marmeladarekin txispoiaz ondo igurtzi.
- Zatika moztu eta zatiak ateratzean, menta hosto batzuekin apain daitezke.
Directions





