Directions
- Egosketa
- Lapiko batean ura, ardoa eta azukrea ondo nahastuz gero kanela-txotxarekin sutan jarri eta ordu erdia irakiten izango dugu. Gero, orejoiak gehituko diogu eta beste ordu erdia irakiten jarraitu. Horren ostean, okaranak gehitu eta berriro beste ordu erdia izango dugu. Azkenean, mahaspasak eta sagarrak zurituak eta dadoetan moztuak gehitu eta beste ordu erdia irakiten izan.
- Guztira, bi ordu irakiten izan ostean prest izango dugu.





