Directions
- Prestakuntza
- Arrautzen zuringoak irabiagailuaz ondo harrotzen dugun bitartean azukrea bota eta merenge antzekoa lortzen dugunean badago.
- Ontzi batean gurina eskuaz ondo igurtzi eta gainean, egindako merenge antzekoa zabal-zabal jarri eta aurretik berotutako labean (15’min. 220ºtan) sartu eta 5’minutu 220ºtan edukiz gero prest izango dugu. - Amaiera
- Zerbitzatzen dugunean nahi izanez gero flanbeatuko dugu, hau da, ontzi txiki batean, burruntzali bat alegia, pattarra, rona edo... pixka bat bota eta sutan berotzen jarri, berotzen hasten denean hortik ateratzen den lurrunari sua eman eta sutan dagoen pattarra, rona edo ... soufle gainean bota. Sua amatatzen denean jateko prest dago.





