Directions
- Prestakuntza
- Zazpi arrautzen zuringoak eta gorringoak banatu.
- Zuringoak harrotu egingo ditugu eta gero, azukrearekin nahastu, olioa apurka apurka botatzen joan eta nahasten jarraitu eta horren ostean, esnegainarekin berdin.
- Irinarekin legamia nahastuko dugu, eta hori egin eta gero, lehengo zuringo … nahasketarekin elkartu eta dena batera limoi-birrindurarekin oratu.
- Lortutako orea, ordu bete edota bete eta erdi, atsedena hartzen utzi. Gero, paperezko madalena moldeak bete, eta 20´minutu berriro atsedena hartzen utzi.
- Bukatzeko, labean sartu baino lehenago, txispoiaz arrautzen gorringoarekin gainetik igurtzi eta labean sartu 180º C - 25´-30´ minutu.





