Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

HURRITZEN GAILETAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 100 g Hurritz zuritua eta txigortua
    • 135 g glas azukrea, edota koko azukrea.
    • 270 g gurina, etxeko giroan, edota, 232 g ekilore olio
    • 350 g irina, edota, gari sarrazeno irina
    Directions
    • Prestakuntza

      Hurritz zurituak txigortu: Zartagin batean hurritzak sakabanatuta jarri eta sutan jarri, noizbehinka zartagina mugituz, era horretan, hurritzak mugi daitezen, 5´minututan gutxi gorabehera.
      Minipimer ontzian hurritzak sartu eta birrindu, edota ola baten gainean zurezko mailu batekin kolpeka.
      Ontzi zabal batean hurritzak txikituta jarri, gurina edota, 232 g ekilore olioa, eta azukrea edota koko azukrea gehitu eta ondo oratu, dena ondo nahastu arte.
      Irina, edota, gari sarrazeno irina gehitzen joan eta oratzen eta ondo nahasten joango gara, ore konpaktu bat lortu arte.
      Laberako paper baten gainean edo film zati baten gainean, orea bota eta erruloak egin, Maria gailetaren inguruko neurrikoa.
      Hozkailuan sartu, eta gutxi gorabehera ordu bete izango dugu bertan gogortzen.
      Denbora pasata, hozkailutik atera eta gaileta neurriko tamainan moztuko dugu.
      Gailetak, labe erretiluan laberako paperaren gainean jarri eta labean sartu, 180º Ctan 20´mintutan izan eta gero, prest izango dugu.