- Prestakuntza
- Zuringoak eta gorringoak banatu.
- Gorringoak irabiatu eta aurretik urtutako gurina gehitu (gurina era naturalean urtu, ez mikrohuinean), edota, 215 g. ekilore olioa.
- Azukrea, edota koko azukrea gehitu eta ondo irabiatu.
- Arbendola ehoa gehitu, irina eta legamia baita ere eta dena ondo nahastu.
- Azkenean, izango ditugun zuringoak harrotuta (elur-puntu) gehitu eta astiro-astiro nahastu, dena ore bat lortu arte.
- Lortutako orea, aurretik gurinaz, edota, ekilore olioa igurtzita eta gozogintza irinaz, edota, gari sarrazenoa irinaz hautseztatutako ontzira botako dugu.
- Laba aurretik berotuta izanda, bertan sartu eta 200ºtan 45´ minutu izango dugu.
- Egina ote dagoen jakiteko orratz bat sartuko dugu, garbi ateratzen bada egina eta pixka bat zikina ateratzen bada oraindik faltatzen zaiola adierazten du.
Directions





