- Prestakuntza
- Emea edo arra den eta betea edo hutsik dagoen jakiteko: buztan estua badu arra da eta zabala berriz, emea.
- Egosteko: Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Txangurro bizirik denean ur hotzetan ipini eta hilik denean berriz, ur berotan ipini, beti, bizkar-oskola lapiko hondoaren kontra jarri.
- Gogor irakin hasten denean, eta 20’ minututan egosten izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontatuko dugu) (Egosterakoan, txangurroa perrexila txortentxo batekin sar daiteke). Egosi ostean, bertatik atera eta hozten utziko dugu.
- Behin egosiz gero, txangurroaren barruko zein hanketako mamia atera eta txiki-txiki prestatu, gero oskola barruan sartzen.
- Bukaeran, ontzi batean oskola betea eta bi hanka handi alboetan ipinita aurkeztuko dugu.
Directions





