- Prestakuntza
- Emea edo arra den eta betea edo hutsik dagoen jakiteko: buztan estua badu arra da, eta zabala berriz, emea.
- Egosteko: Lapiko batean, ura gatz nahikoarekin (1 l. ur/60 g. gatz) sutan ipiniko dugu. Txangurro bizirik denean ur hotzetan ipini eta hilik denean berriz, ur berotan ipini, beti, bizkar-oskola lapiko hondoaren kontra jarri.
- Ura gogor irakin hasten denean, eta 20’ minututan egosten izango dugu (denbora, berriro irakin hasten denetik kontatuko dugu) (Egosterakoan, txangurroa perrexila txortentxo batekin sar daiteke). Egosi ostean, bertatik atera eta hozten utziko dugu.
- Barruko mamiaren prestaketa: Behin egosiz gero, txangurroaren barruko zein hanketako mamia atera eta txiki-txiki prestatu eta erreserbatu.
- Gero oskola ondo garbitu eta erreserbatu.
- Bestalde, zartagin batean olio eta gurinarekin tipula gorritu. Gorritzen denean, gaineratu txangurro haragia. Ia jarrraian, koñaka bota eta flanbeatu. Hori egin eta gero, gaineratu tomate saltsa, eta utzi irakiten hiru bat minutu.
- Bukatzeko, txangurro oskola bete, zartagineko haragi landuarekin eta labean sartu, ogi xehatua gainetik bota ostean. Grillean gratinatu eta segidan mahaira atera.
Directions





