Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

TXANGURROZ BETETAKO PIPERRAK

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • - Karramarro edo Txangurro koralezko erretilu bat (400 gr) “Saltsa egiteko aparte gordeta”
    • - Karramarro edo Txangurro korala erretilu bat (400 gr)
    • - 16 pikillo piper
    • - Piper berde 1
    • - Tipulin 1
    • - 2 berakatz ale
    • - Kopa bat brandy
    • - 400 ml. tomate saltsa
    • - Ura
    • - Oliba-olio birjina estra
    • - Perrexil xehatua
    • Saltsa egiteko:
    • - Karramarro edo Txangurro korala erretilu bat (400 gr)
    • - 100 gr tomate saltsa.
    • - ½ edalontzi ura-
    Directions
    • Prestakuntza

      - Berakatzak, piper berdea eta tipulina zuritu. Txiki-txiki egin eta zartagin batean jarri, olio txorrotada batekin. Dena ondo erregosita dagoenean, haragi zuria gehitu, ondo nahastu eta brandya bota eta flambeatu Gero 100 ml tomate saltsa gehitu eta berriro dena ondo nahastu.
      -Jarri piperrak labeko plaka batean, gazitu eta gehitu olio txorrotada bat gainetk. Laberatu 180ºC-tan 7-8 minutuz. Piperrak erreta badaude, ez da labean hau egin behar.
      - Piperrak bete egindako nahasketaz.
      - SALTSA EGITEKO: Karramarro edo Txangurro koralezko gordetakoaz egingo dugu. Gainerako tomate saltsa 100 ml ura apur batekin berotu, gehitu korala eta gatz pittin bat bota.
      Birrindu, isuri eta zerbitzatu azpilaren hondoan.
      Jarri piper beteak azpilean saltsa gainean, perrexil xehatuarekin amaitzeko.
      On egin!