Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

PATATA TORTILLA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 6 Arrautza
    • 1 kg. Patatak
    • 1 kipula
    • Gatza.
    • Oliba olio gradu bateko.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Patatak zuritu eta zatitu (zati ertainak eta kraskatuak) eta Kipula zuri bat zatitu zati txikietan.
      - Zartaginean olio nahikotxo bota eta sutan jarriko dugu. Olioa bero bero dagoenean, aldi berean, patatak eta kipula botako dugu eta su bizian mantendu, beti zaintzen eta eragiten 15 bat minutu. Patatak eta kipula kolore hartuta ikusten dugunean, sua moteldu eta beste 10 bat minutu izan ostean, ateratzeko prest izango dugu.
      - Patatak ontzi batetara atera eta arrautzak, gatza botata, ondo irabiatu eta gero, frijitutako patata gainean bota eta dena ondo nahastu ostean atsedena eman, 5 bat minutu.
      - Bukatzeko, zartagina olio pixka bateaz sutan jarriko dugu eta bero dagoenean, olio gehigarria kendu eta tortilla orea bertara bota eta egin hasieran su bizian “9” eta 5 bat segundu pasa eta gero, sua moteldu “6”. Buelta eman eta beste 10 bat segundu izan ostean prest izango dugu (Eskuarekin ukitu eta punttua nabaritu).
      - AUKERA: Piper berde edota gorriekin lagunduta atera.