Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

OILASKO GISATUA ARROZ ZURIAREKIN- 4 pertsona

xabierRecipe Author
Ingredients
4
Person(s)
  • Oilasko 1 (zatituta)
  • 2 tipula
  • Azenarioa
  • Sagar 1
  • 4 baratxuri-ale
  • 200 g Arroz Basmati
  • 1 Oilasko-salda pastilla
  • 100 ml ardo zuri
  • 2 arrautza
  • Irina
  • Oliba-olio birjina estra
  • Gatza
  • Ereinotz-orri 1
  • Piperbeltz
  • Perrexila
Directions
  • Prestakuntza

    - Arrautzak 10 minutuz egosi, zuritu eta erreserbatu.
    - Oilaskoaren azala kendu eta gatzaz eta piperraz ondu eta gero, irinaz pasa, frijitu eta erreserbatu.
    - 3 baratxuri-ale, tipulak eta azenarioa zuritu eta txikitu eta gero, kazolan olioarekin erregosten ipini. Pixka bat gorritzen hasten denean, sagarra zuritu, zatitu eta gehitu. Egizu pixka bat. Orain, oilaskoa sartu, ereinotz hostoa gehitu, ardo zuria eta baso bete ur bota, oilasko salda pastilla eta estalkia jarri eta gero, 20´ minutuz su txikian gisatu.
    - Zerbitzatu baino lehenago, arrautzen gorringoak sardexka batekin zapaldu, eta gehitu oilaskoaren saltsari. Zuringoak txikitu eta gainetik bota.
    - Zapaldu beste baratxuri ale (azalarekin) eta jarri olioaz prestatutako kazolatxo batean. Gorritzen denean, arroza gehitu, ura bota (arroz neurriko bikoitza eta pixka bat gehiago) eta gatza apur bat eta eragin. Gero, 11´minutuz su txikian irakiten izan eta gero, 5´minutu atsedena eman.
    - Zerbitzatzeko unean, plater bakoitzean oilasko zati bat eta ondoan, arroz katilutxo bat zerbitzatu.