Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

KARRILERAK BERE ZUKUAN – M.B.

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Karrilerak 1,3 kg. (lau pertsonentzako).
    • 4 txahal-masail, nerbio eta koipe garbiak
    • 2 baratxuri buru larruarekin
    • Porru 1
    • Tipula 1
    • Azenario 1
    • Aromatikoen sorta belarrra 1 (perrexila, ereinotzaren ½ orria eta hari batekin lotutako ezkai-adar bat - tomillo)
    • 200 g oliba-olio
    • 3 L. Haragi-salda (edota Starlux bat uraz)
    • Gatza eta piperbeltza.
    Directions
    • Prestakuntza

      - 1. Kazola batean olioa bota eta berotu. Bertan, aurretik gatz-pipertu diren masailak sartu eta urreztatu ondoren, gorde.
      2. Barazkiak zatitu eta zuritu gabeko baratxuri osoekin batera, zuhurtasunez gatzaz maneatu eta 10 bat minutuz erregosi izango ditugu.
      3. Sartu berriz masailezurrak, prestatutako salda beroarekin, gehitu aromatiko-sorta belarra eta utzi su oso leunean irakiten. Irakinaldia 120 eta 180 minutu bitartean mantentzea litzateke. (“Presio-lapikoa” balitz, lapikoa itxi eta balbulatxoa altxatzen denetik 35 minutu izan ostean, presioa kendu eta irekiko dugu). Kendu masailak eta gorde..
      4. Sartu egosteko salda eta su motelean murriztea litzateke helburu, gutxi gorabehera erdira murriztu arte. Gatza zuzendu, soso samar utziz.
      5. Bukatzeko, masailezurrak ondo garbitu, itsatsitako zati gomosoak eta elastikoak kenduz, eta 1,5 cm-ko lodierako eskalopeetan moztu, eta berriro kazuelara berriro saltsan sartu. Jarri berriro su oso leunean eta utzi ondo glaseatuta geratu arte, 10´bat minutu.