- Prestakuntza
- Lapiko batean, ura gatzaz eta porru zati batekin itsas zapoa egosiko dugu. Ura irakiten hasten denetik 10´minutu izan eta gero, bertatik atera, txikitu, eta erreserbatu.
- Dena ondo nahastu: Ontzi batean, lehenengo arrautza, tomate, piperrautsa eta gatza, gero itsas zapoaren mamia eta amaitzeko harrotzeko esnegaina bota eta minipimerreaz ondo birrindu, eta erreserbatu.
- Laberako ontzia, aurretik gurinaz igurtzi eta ogi birrindua bertara bota ondo prestatuta izateko. Gero, orea bertara bota eta ondo zabaldu.
- Labean sartzeko, prestatutako ontzia beste ontzi handiago batean sartuko dugu, bertan uraz erdiraino beteta puddina baino marian egin ahal izateko. Labean sartu, beroa goitik eta behetik 150ºC eta 45´minututan.
Directions





