- Prestakuntza
— Kipula goxatu: Zartaginean nahiko olioarekin hiru kipula xerraka ebakita jarri. hasieran su gogorra eta gero su eztiaz 20 bat minutu izan behar. Amaieran gatza pixka bat bota.
— Hegaluze garbitu eta tatotu: Hegaluzearen hezurra, azala eta belzdun zatiak kenduta lau zatitan egin, gatza bota eta zartaginean markatu.
— Prestakuntza: Ontzi batean goxatutako kipula bere olioarekin bota eta markatutako hegaluze zatiak gainean jarri. Aurretik, 15´ minututan haize beroaz eta 180ºCtan berotuko dugu labea eta gero ontzia sartuko dugu labeko funtzio berdina mantentzen. Bost minutu pasa ostean buelta eman, kipula gainean jarri eta beste 3 minutu eduki eta gero prest izango dugu.
Directions





