Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

HANBURGESA TXEKOR-TXERRI

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 600 gr. Txekorra-txerria haragia (400/200).
    • 1 berakatz ale bat
    • 1 arrautza
    • Albahaca hosto freskoak.
    • 4 koilarakada parmesano gazta birrinduta.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Hanburgesak okela aukeratu: aguja, espaldilla, llana edo brazuelo eta txerri okela izan daiteke, (400/200).
      - Hanburgesak egiten hasteko okela giro-tenperaturan izan beharko dugu (hozkailuan badago ordu erdi aurretik atera).
      - Ontzi zabal batean jarriko dugu eta osagai guztiak nahastuko dugu. Hasieran, gatza bota eta nahastu eta gero, berakatza txikituta, eta azkenean, arrautza bat irabiatuta.
      - Gero, aukeran albaka hostoak eta parmesano gazta haustuta gehitzea litzateke eta hori bada gatzik ez bota.
      - Hanburgesa orea ez bada trinkoa, ogi xehea gehitu, baina kontuz zenbat, eta berriro ondo nahastu eta gero trinkoa dagoela ikusita, prest izango dugu.
      - Prestatutako hanburgesa orea hozkailuan sartu, eta pare bat ordu gutxienez bertan izan plastiko filmaz estalita, nahasketa trinkotzen eta zaporeak ondo finkatzen.
      - Amaitzeko, denbora pasata, hanburgesak egiteko molde tresnatxoarekin, plastiko-filma bertan ipinita, hanburgesa ore zatia ipini eta zapaldu. Ateratzen dugunean, beste plastiko- film zatiarekin batu eta badago (500g. – 6 hanburgesa).
      - Kozinatzeko: plantxan olio pixka bat bota, eta berotzen denean hanburgesa sartu eta 3 bat minutu alde bakoitzetik izan eta badago.