- Prestakuntza
- Hanburgesak egiten hasteko okela giro-tenperaturan izan beharko dugu (hozkailuan badago ordu erdi aurretik atera).
- Ontzi zabal batean okela xehea jarriko dugu eta gatzaz eta piperbeltz beltzaz ondu eta gero eragin egingo dugu dena ondo nahasteko.
- Gero, berakatzak eta kipula berria zuritu eta gero txikituko dugu. Baita ere, perrexila garbitu eta hostoak txikituko ditugu, zurtoinak baztertzen.
- Txikitutako guztia okela dagoen ontzira bota eta horrekin batera, arrautza bat irabiatuta eta gero dena ondo nahastu. Hanburgesa orea testura egokia eta nahiko homogeneoa saiatuko gara lortzen.
- Prestatutako hanburgesa orea hozkailuan sartu, eta pare bat ordu gutxienez bertan izan plastiko filmaz estalita, nahasketa trinkotzen eta zaporeak ondo finkatzen.
- Amaitzeko, denbora pasata, hanburgesak egiteko molde tresnatxoarekin, plastiko-filma bertan ipinita, hanburgesa ore zatia ipini eta zapaldu. Ateratzen dugunean, beste plastiko- film zatiarekin batu eta badago (500g. – 6 hanburgesa).
- Kozinatzeko: plantxan olio pixka bat bota, eta berotzen denean hanburgesa sartu eta 3 bat minutu alde bakoitzetik izan eta badago.
Directions





