- Prestakuntza
- Arrautzak egosi: kazola batean ura jarri, sartu 2 arrautza, sutan ipini eta irakiten hasten denetik 10 minutu. Atera eta hozten direnean zuritu eta txikitu.
- Orea egin: Zartagin batean olio pixka bat berotzen ipini, piperrak moztu dadotan eta zartaginean jarri Hori egiten hasten den bitartean, bakailaoa labanarekin zapaldu, gero, eskuz ondo haritzeko eta zartaginera gehitu, salteatu dena denbora laburrean eta nahasketa bol batera pasa.
Arrautza txikituak eta tomate saltsa gehitu eta gero, dena ondo nahastu.
- Obleak bete: Obleak gainazal leun baten gainean zabaldu eta fartsaz bete, itxi itzazu eta zigilatu (betegarria irten ez dadin) ertzak sardexka batekin presionatuz
- Labean egin: Labeko erretilua labeko paperarekin prestatu, eta gainean enpanadillak jarri eta arrautza irabiatuaz txispoi batekin ondo busti. Labean sartu, eta 200º C-tan 10-12 minutu izan ostean eginak izango ditugu.(- Labean sartu beharrean frijitu daitezke ere).
Directions





