- Prestakuntza
- Zezen buztan zatiak gatzaz eta piperbeltzaz maneatu eta gero, irinaz pasatu ostean, presiozko lapikoan oliba olioa pixka bat botata gorrituko ditugu. Behin, gorritu ditugunean, atera eta erreserbatuko ditugu.
- Berakatza, kipula, porrua, azenarioak, piperra eta tomateak zati ertainetan txikituta eta gatza pixka bat botata, 5´minutu biguntzen jarriko ditugu. Behin, denbora pasata, buztan zatiak sartu eta haragi salda, ura eta ardoa gehitu.
- Irakiten hasten denean, ereinotza, piper beltza eta usaindun klaboak gehitu eta lapikoa itxi, presiozko balbula tope posizioan jartzen, gure kasuan, bigarren posizioan. Balbula igo eta gero, sua apalduko dugu eta bertan ordu bete izango dugu. Denbora pasa eta gero, lurrun guztia atera arte utziko dugu
Directions





