- Prestakuntza
- Bildotsa edo arkumea gatzaz eta piperraz ondu eta erreserbatu.
- Barazkiak prestatu: Baratxuriak xafletan moztu, tipula eta piper berdea zatitxoetan mozten ditugu, eta tomateak birrintzen ditugu.
- Arkumea txigortu:Kazola batean edo zartagin handi batean, su ertain-indartsua baratxuriak eta arkumea oliba-olioaz txigortuko dugu. Erreserbatu.
Kazola berean daukan olioan, tipula eta piper berdeak gatz pixka bateaz erregosi eta gero, tomatea gehitu eta dena ondo nahastuko dugu.
- Dena prestatu: Orain, bildotsa edo arkumea kazolan, barazki gainean jarriko dugu, ardo zuriaz ondo busti eta piper gorri errea zatituta gainean sakabanatu eta Ezkaia-Tomillo apur bat eta ereinotzaz jakia usaingozatuko dugu.
Tapatu eta su apalean ordu betez egosiko dugu. Denbora erdia pasata, saldaz zelan doan ikuskatuko dugu eta behar hala, haragi edo ur salda beroa gehituko diogu.
Oharra: jakia hurrengo egunean hobeago egongo da.
Directions





