Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ZOPA – BERAKATZ ZOPA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Zoparako Ogi pistola bat.
    • 2 berakatz buru-
    • Tipula 1.
    • 2 litro haragi salda.
    • Kaiena piper bat.
    • 3 arrautza.
    Directions
    • Prestakuntza

      - Lehenik, tipula zuritu eta zati txikietan moztu oliba olio txorrotada batekin lapikora bota, eta sutan jarri. Hamar minutuz erregosi ondoren, salda gehitu eta irakiten jarri. Berakatz buruak zuritu, eta buru baten aleak osorik lapikora gehitu. Ordu erdi batez irakiten eduki, berakatz aleak ongi bigundu arte.
      - Zoparako ogi pistola zatietan moztu.
      - Zartagin edo lapiko zabal batean, beste berakatz aleak txiki-txiki moztu, eta lapikoan jarri oliba olio txorrotada batekin eta kaiena piperrarekin. Lapikoa sutan jarri, eta, berakatza dantzan hasten denean, kaiena piperra kendu, zoparako ogi pistola bertara bota, eta etengabe nahastu, ogi pistola pixka bat sueztitu arte.
      - Ondoren, aurreko lapikoan irakin dugun salda gehitu, iragazkiaren laguntzarekin. Beste hogei bat minutuz irakiten eduki. Gatz pixka bat gehiago behar badu, gehitu.
      - Sua itzali, eta hiru arrautzak bota. Koilara baten laguntzaz, etengabe nahastu, nahaski bat izango balitz bezala, eta, horrela, zerbitzatzeko prest daukagu.