- Prestakuntza
- Prestatzen hasi aurretik, lukainkazko piperrak ireki, pedunkulua eta pipitak kendu, eta lapikotxo batean uraz sutan jarriko dugu. irakiten hasi orduko, sutatik kendu eta 2 orduz bertan utzi, ondoren mamia atereaz.- Erreserbatu
- Kazola handi bat aukeratu, olioa bota, berotu eta baratxuriak xerrak eginda sartuko ditugu. Berakatza urre kolorea hartzen hasten denean, urdaiazpikoa zati txikietan moztuta ere gehituko dugu, eta egurrezko koilara batekin modu inguratzailean eragingo dugu, zaporeak ondo batu arte.
3. Baratxuriak ezti txigortuaren kolorekoak direnean, baratxuri xerrak atera eta ontzi batean gorde ostean, ogi pistola erdia edota 6 xerra ogi zigortua gehitu eta ondo eragin. Kazola sutatik aldendu eta lukainkazko piperren mamia bota eta piperrauts gozoarekin hautseztatuko dugu. Piperrauts mina apur bat ere erabil daiteke. (Garrantzitsua da kazolarekin sutatik kanpo egitea, piperrautsa erre ez dadin eta zapore mingots desatseginarekin gera ez dadin).
4. Berriro ere, kazola sutan jarri, beti su apalean, zopa honen trikimailua ura edo salda egoste-prozesuan irakiten ez egotean datza. Hasieran, 2-3 minutuz erregosiko dugu dena, mugitzeari utzi gabe haragi-salda gehituz, (starluxaz). Gero, su apalean 20 bat minutuz egosten jarriko dugu, denbora horretan ez dago zopa mugitu beharrik.
5. Hogei minu pasata, gainerako ogi pistola erdia gehitu, edota ogia txigortuaren azala beste 6 xerrak, gainazalean jarri eta ondo bigundu arte izan. Salda frogatu ea gatza behar duen edo ez, agian ez baita beharrezkoa izango.
6. Bukatzeko, arrautza bat mahaikide bakoitzeko zopari gehitu eta 2-3 minutuz uzten mamitzen izan ostean, prest izango dugu.
Directions





