Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

KREMA – ZAINZURIEN KREMA (TRIGERO MOTAKOAK)

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Trigero zainzuri pote 1 (720g)
    • Kipula ½
    • Porru 1
    • Patata 1
    • Piperbeltza
    • Gatza
    • Starluxa
    • Olio zorrotada bat
    • Ura
    • Sukaldatzeko esnegain(200g) - aukera
    Directions
    • Prestakuntza

      - Lapikoan olio zorrotada bat bota eta kipula eta porrua txikituta sueztitu.
      - Horrren ostean, patata zatituta gehitu eta ura botata bertan 20´min egosten izan.
      - Behin egosiz gero, trigero zainzuriak beraien uraz gehitu eta 5´min irakitzen eduki eta gero, dena turmixeaz birrindu eta gatza eta piperbeltza bukatzeko bota eta dena ondo eraginda prest izango dugu jateko.
      Aukera: trigero zainzuriaz batera, sukaldatzeko esnegain (200g) bota eta prozesua jarraitu.

    • Trigeroak naturalak badira Prestakuntza

      - Lapikoan olio zorrotada bat bota eta kipula eta porrua txikituta sueztitu 5' min /
      Patata eta trigeroak zatituta bota eta gatza pixka bat botata beste 5 min erregosi
      Horren ostean, salda starluxe gehitu eta 25' min su txikian izan.
      Amaieran piperhautsa zuria goilarakadatxo bat gehitu eta beste 5' min izan eta gero, dena birrindu eta badago