- Prestakuntza
- Aurreko egunetik indabak beratzen izango ditugu (10 ordu).
- Beheratutako indabak beraren uraz, saiheski, starluxa, eta baita ere, porru, kipula, berakatza eta azenarioa saretxo batean sartuta lapikoan sutan ipiniko dugu. Lapikoa estalki arruntaz estalita eta 10’ irekitzen izanez gero, baso bete ur hotza bota eta irakidura moztu.
- Lapikoa presiozko estalkiaz itxi eta balbulatxoa altxatzen denetik 45´min. izango dugu. Denbora pasa eta gero, presioa kendu, estalkia zabaldu eta saretxoan sartutako kipula,... irabiagailuaz bertara pasatu ostean, odolosteak, eta … egositako ura xiringa batekin behetik zurgatuta, gizenik gabe hartu eta lapikora bota eta 5’ su apalean izan. Prest izango dugu.
- Aparte, odolosteak, txorizoa eta urdaia ur hotzaz kazola batean ipini, sutan jarri eta indabak egiten diren bitartean bertan izan. Irekitzen hasten denean sua apaldu eta su txikian mantendu.
Directions





