Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ESPAGETIAK KARBONARA SALTSAREKIN

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Espagetisak
    • Hirugiharra
    • Kipula zuria ½
    • 1 l. Esnegain (sukaldatzeko)
    • Gazta (4 Gazta Eroski)
    • Gatza
    • Gurina
    • Piper-hautsa beltza
    • Olioa 1º
    • Ura
    Directions
    • Prestakuntza

      - Espagetisak: Lapiko arrunta erabiliko dugu espagetisak egosteko (ura nahiko eta gatza). Ura irakiten hasten denean olio pixka bat botako diogu eta gero, espagetisak bertara bota eta eragin, irakiten diren bitartean noizbehinka eragin egingo dugu. Behin, 10´ pasa ostean sutatik atera eta xukatu ontzi batean zabalduz.
      - Karbonara: Zartaginean olio eta gurina sutan jarriko dugu, Gurina urtzen denean, kipula ondo txikituta bota eta kipula biguntzen hasten denean, berakatza txikituta gehituko diogu eta eragiten jarraituko dugu. Gorritzen hasi baino lehen, hirugiharra zatituta bota eta 3´eragiten izango dugu, horren ostean, esnegain bota eta piper-hautsa beltza baita ere eta eragiten jarraitu. Egina dagoenean, eragiten jarraitu (hiruzpalau minutu). Bukatzeko, espagetisen gainean bota eta nahastu ostean prest izango dugu.
      - Nahi hala, gazta gehitu eta grillean 6´minututan izan eta prest izango dugu.