Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

ESPAGETIAK BOLOÑESA SALTSAREKIN

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Espagetisak
    • Okela xehea
    • Kipula zuria ½
    • Berakatz ale 2
    • Ardo zuri baso ½
    • Tomate frijitua
    • Gatza
    • Olioa 1º
    • Ura
    Directions
    • Prestakuntza

      - Espagetisak: Lapiko arrunta erabiliko dugu espagetisak egosteko (ura nahiko eta gatza). Ura irakiten hasten denean olio pixka bat botako diogu eta gero, espagetisak bertara bota eta eragin, irakiten diren bitartean noizbehinka eragin egingo dugu. Behin, 10´ pasa ostean sutatik atera eta xukatu ontzi batean zabalduz.
      - Boloñesa: Zartaginean olio eta kipula ondo txikituta sutan jarriko dugu, kipula biguntzen hasten denean, berakatza txikituta gehituko diogu eta eragin jarraituko dugu. Gorritzen hasi baino lehen, okela xehea bota eta 3´eragiten egingo dugu, egina dagoenean, ardo zuria bota eta alkohola lurrundu arte eragiten jarraitu (hiruzpalau minutu). Bukatzeko, tomate egina bertara gehitu, eragin eta espagetisen gainean bota eta nahastu ostean prest izango dugu.