- Prestakuntza
- Aurreko eguneko gau aldean, dilistak uraz batera lapikoan beratzen jarriko ditugu, 6–8 ordu (dilistak eta dilisten hirukoitza ur hotza eta pixka bat gehiago). Hurrengo egunean, goizean, prestatzeko lain izango dugu.
- Zartagina olioaz sutan ipini eta bero-bero dagoenean kipula gorria txikituta bota. Kipula gorritzen denean aurretik beheratzen izan ditugun dilisten lapikora bota eta eragin, azenarioa, porrua, starluxa eta gatza gehituko diogu, lapikoa itxi eta sutan ipiniko dugu. Lapikoko balbula altxatzen denetik 15 minutu eduki, presioa iturriko ur hotzaz kendu eta prest izango dugu jateko.
- Beheratu gabe ipintzeko badira: Zartagina olioaz sutan ipini eta bero-bero dagoenean kipula gorria txikituta bota. Kipula gorritzen denean aurretik lapikoan ipinitako dilisten gainetik bota (dilisten hirukoitza ur hotza eta pixka bat gehiago izan beharko du, azenarioa, porrua, starluxa eta gatza gehituta). Lapikoa sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 10 minutu izan ostean, ur hotza baso bat bota irekidura mozteko, estalkia jarri eta lapikoko balbula altxatzen denetik 15 minutu eduki, presioa iturriko ur hotzaz kendu eta prest izango dugu jateko.
- Lapikoko balbula bigarren posizioan izan.
Directions





