- Prestakuntza
- Jakien prestakuntza: Saiheskia zatitu eta gatzaz eta piperbeltzaz ondu, Barazkiak ondo txikitu, eta sekretu iberiarra dadoetan moztu eta gatzaz eta piperbeltzaz ondu.
-Paella-ontzia sutan jarri eta olio pixka bat bota eta gero, prestatutako saiheskia bertara bota eta ondo gorrituko dugu.
-Paella-ontzian saiheskia ondo gorrituta dagoenean, txikitutako barazkiak gehitu eta su apalean erregosi.
-Behin, ondo erregosita izanda, arroza gehitu, eta eragin eta gero, ardo zuria zorrotada bat gehitu eta eragin alkohola lurrundu arte. Gero, salda bota eta su apalean 20´minututan egiten utzi. Denbora pasata, atseden hartzen 3-4 minutuz utzi.
-Dadoetan moztutako sekretu iberiarra, zartaginean olio zorrotada batekin salteatu eta perrexila txikituta gainetik bota eta gero, arrozaren gainetik bota eta ondo zabaldu.
- Gehigarria “Aliolia”: Baratxuri alea zuritu eta ontzi irabiagailu batean jarri gatz pittin bat, arrautza bat eta ozpin zorrotada batekin, gero olioa gehitu eta irabiagailu elektrikoarekin dena birrindu eta, ondo ligatu arte pixkanaka olioa gehitzen joango gara. Zerbitzatzeko gorde aliolia.
- Zerbitzatzerakoan, alioliarekin lagunduta zerbitzatu.
Directions





