- Egosketa
- Alkatxofak egosteko prestatu: kanpoko orriak kendu, zuztarra eta alkatxofaren goi aldea zertxobait moztu eta prest dugun alkatxofa. Zuztarrak ondo haritsu eta bi aldetako puntak moztu ere bai.
- Presiozko lapikoa uraz eta perrexila txortentxo bateaz ondoan izango dugu.
- Alkatxofak prestatu ahala lapikora botatzen joango gara eta era honetan ez dira belztuko.
- Presiozko lapikoan ditugun alkatxofak eta zuztarrak, gatza pixka bat bota eta olio zorrotada bat ere bai. Lapikoa itxi eta presioa hartzen duenetik (1), 7´-8´minutu izango ditugu. Egosita ditugu jada, - Prestakuntza jateko
- Kazola batean olioa kipula txikituta sutan jarriko dugu, erdi bigunduta dagoenean berakatza txikituta gehitu eta pixka bat eraginda urdaiazpikoa eragin ostean, (aukera, patatak zatituta bota eta eragin ondoren, alkatxofaren ura gehitu eta 20 ´min izan), lapikotik ateratako alkatxofak, erditik edota laurdenetan moztu eta bertan jarriko ditugu, eta alkatxofak egositako ura pixka bat bota eta 10´minutu su apalean izango dugu.
- Maria bainutan pasa:
- Alkatxofak hozten direnean, poteetan sartu egositako uraz betetzen eta egindako poteak ondo itxi eta lapiko berezian edo normal batean hondoan oihaltxo bat ipinita poteak gainean jarri eta uraz estali. Gero, sutan jarriko dugu eta irakiten hasten denetik 45´minutu-ordu bete izan eta badago.
- Zopa
Egositako uraz ere, starlux pastilatxo bat botata lapikoan irakiten hasten denean, fideoa bota eta 7´min zopa prest izango dugu.
Directions





