Directions
- Prestakuntza
- Jada sukaldean, trigero zainzuriak garbitu eta behealdean (zuztarra aldean) hiru bat zentimetroko pusketa bat moztuko dugu. Ondoren, plater azalean jarri eta mikrouhinean (700W) sartu eta bost minutu izan eta gero, atera.
- Plantxan egin: Plantxa olioaz igurtzi eta gero, sutan jarri eta trigeroak gainean ipini. Bost bat minutu pasa-ostean buelta eman, kolore hartuta daudela ikusita, eta beste lau bat minutu izanda, berriro beste alde honetatik kolore hartuta ere, prest izango ditugu.





