Directions
- Prestakuntza (ontzi bat)
- Erhitropusen txapelak xerretan moztu (ez lodiak ezta meheak ere).
- Labean sartzeko ontzi zabal batean aurretik olioz igurtzita, onddo xerrak jarri, labean sartu eta grill eran eta tenperatura grill eran ere ipini.
- Bospasei minutu pasa ostean, xerra guztiei buelta eman eta prestatutako nahasketa koilaratxo batekin guztiei gainetik bota eta baita ere gatza.
- Berriro labean sartu, eta bi edo hiru minutu edukiz gero prest izango dugu. - Nahasketa
Kikaratxo bat prestatzeko: hiru edo lau berakatz ale eta perrexila adartxo bi txiki-txiki egin, olioa gehitu (kikaratxoaren erdia), ardo zuria zorrotada eder bat, ozpina tanta batzuk eta gatza.





