Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

“ORE AMA”

“ORE AMA”

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • Irin integrala
    • Klororik gabeko ur, giro-tenperaturan
    • 5 ml. limoi-zuku
    Directions
    • Prestakuntza

      1- ABIAPUNTUA:
      Ore ama prestatzeko ontzi zabal batean (hobe kristalezko bada), hasteko, baso erdi irin integrala (garia edo zekalea) eta baso erdi klororik gabeko ur (minerala) giro-tenperaturan nahasten dira, eta 6 egunetan prozesua errepikatzen, 24 orduz atseden hartzen uzten da.
      • 1. eguna. Nahastu egiten ditugu 50 g. irin integrala eta 50 ml. ura giro-tenperaturan eta 5 ml. limoi-zuku gehitzen ditugu. Zapi garbi batekin estali edo tapa beti doitu gabe jarri, sortzen den karbono dioxidoak ihes egiteko, eta giro-tenperaturan utzi atseden hartzen lehenengo 24 orduetan.
      • 2. eguna. Aurreko eguneko Orea nahasketatik 50 gramo bereizi eta gainerakoa bota. Gero, horren gainean 50 g. irin integrala eta 50 ml. ura giro-tenperaturan gehitu, eta ondo nahastuz gero, beste 24 ordu atsedena hartzen estalita utzi. Burbuila gehiago sortu eta, agian, gainazalean likidoa dekantatua, kolore ez oso atseginarekin, baina normala da.
      • 3. eguna. 2. eguneko Orea nahasketaren erdia bota eta eguneko 50 g. irin integrala eta 50 ml. ura giro-tenperaturan gehitu eta berriro ondo nahastuz gero, beste 24 ordu atsedena hartzen estalita utzi. Potean marka bat egin dezakegu masa iristen den mailaraino, haren hazkundea egiaztatzeko, eta baita ere burbuila gehiago sortuko dira.
      • 4. eguna. Aurreko egunean egindako prozesua errepikatu. Honetan, agian, usaina aldatu egingo da.
      • 5. eguna. Aurreko egunean egindako prozesua errepikatu. Honetan, guztiz ondo legamiatuko da.
      • 6. eguna. Aurreko egunean egindako prozesua errepikatu. Honetan, guztiz ondo legamiatu eta gero, gutxienez, bolumena bikoiztuko du.
      Behin orea hazten denetik, irin zuria integralaren ordez bota dezakegu. Era honetan, ORE AMA ZURIA lortuko dugu ogi zuriak zein integralak prestatzeko aukera izanda.
      2-EGONKORTZE: Masa ama erabili ahal izan baino lehen, "Egonkortu" egin behar dugu, gorputza eta heldutasuna har ditzan. Beste zazpi egunez 12 ordutik behin freskatzen.
      "Elikatu edo freskatu": aurreko eguneko orea-nahasketaren erdia bota eta eguneko 50 g. irin integrala eta 50 ml. ura giro-tenperaturan gehitu eta berriro ondo nahastuz gero, beste … ordu atsedena hartzen estalita utzi.
      3-ERABILPENA: Egunero erabiltzekoa bada, giro-tenperaturan utzi, eta erabiltzen dugun zatiaren pisua irina eta uraz pisu berdinean freskatu, honela beti kantitate berdina izaten.
      4-KONTZERBAZIOA: Ore ama hozkailuan gordetzen da. Mikroorganismoen metabolismoa hotzarekin moteldu, eta letargo egoeran sartu, baina ez dira hiltzen. Egokiena, astean behin freskatzea, aktibo mantentzeko, eta, ogia egitera goazenean, hozkailutik atera, zenbait orduren ondoren bere izaera behatu eta freskagarri gehiago eman, erabili aurretik Esnatzeko berriz eta aktibatzeko, hainbat "freskagarriren" bidez lortu.
      5-AHOLKUAK: Klororik gabeko ura erabili, ur minerala / Ontzia zapiaz, gasaz edo sukaldeko paperaz estali. / giro-tenperaturan 20ºC-24ºCkoa ez bada, ontzia trapu lodiaz jarriko dugu / Ore gainaldean batzuetan likitsu marroi sortzen da, kendu / usain azidoa inoiz izaten denean ez arduratu

    Images