Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

Recipe Categories
243

Xabiren Errezetak

LAU GAZTA SALTSA

LAU GAZTA SALTSA

    xabierRecipe Author
    Ingredients
    1
    Person(s)
    • 300 ml sukaldatzeko esnegaina
    • 50 gr gurina
    • 300- 400 gr. gaztak (emmental, parmesano, mozzarella eta ahuntzarena)
    • Tipulina bat
    • Piperbeltz beltza ehotua
    • Gatza eta Olioa
    Directions
    • Prestakuntza

      Hasteko, tipulina zuritu eta zati txikietan txikitu. Zartagin handi edo kazola batean olio zorrotada bat bota eta gainetik gurina jarriko dugu su apalean urtzeko, eta behin urtu eta gero, tipulina botata eta gainetik gatza su eztian egosten ipiniko dugu. Tipulina gorritzen hasten denean, piperbeltz beltza ehotua pixka bat bota eta baita ere, lau gazta su apalean etengabe eragiten gehitzen joango gara dena ondo urtu arte. Gaztak ondo urtuta daudenean, esnegain gehituko diogu eta hiruzpalau minututan etengabe eragiten sua altxatuta izango dugu. Amaieran, nahasketa likidotsuagoa nahi badugu izan esnea pixka bat gehituko diogu eta loditsuagoa nahi bada esnegaina gehitu.

    Images